Bazkideentzako zorion-gutuna

Lagun maiteok:
Zaila da beti eskutitza, lagunengana zintzotasunez hurbiltzeko era izan nahi duena, hastea eta topiko ezagunak ez errepikatzea. Baina urtero, zuen Gabonetan tarte hori bilatu nahi dugu gure maitasuna agertzeko eta esker ona helarazteko, esker ona Biotz Alai abesbatzaren jarraitzaileak izateagatik eta, gurekin batera, guztiona den abesbatzak bere historiako orriak betetzen jarrai dezan lortzeagatik, abesbatzen musikaren eta, zehazki, euskal folklorearen inguruan, hain zuzen.
Aurtengo gure zorionarekin batera, gure San Nikolas eliza maitearen aurrean egindako argazkia doakizue, berau gure abesbatzaren eta Algortako bizitza eta historia anitzen sehaska izanik.

Urte ona izan da Biotz Alai abesbatzarako eta bukatzeko cd berria aurkeztu nahi dugu, 1976. urtean grabatu ziren abestiak eta grabaketa honetarako erantsi direnak jasotzen dituena. Disko honen historia gehienok ondo asko ezagutzen duzue, baina abesbatzak hori aldarrikatzen du bere grabaketan lagundu duten guztien omenez.
Bazkideen kontzertua, urtarrilaren 7an izango da, Getxo Antzokian eta arratsaldeko zortzietan. Oraingoan Biotz Alai abesbatzak egitarau osoa hartuko du eta abesbatzaren diskografia errepasatzeko baliatuko du.
Beti bezala, kontzertuaren ostean, Igeretxe Hotelean, anaitasun afari tradizionala egingo dugu.
Urte Berrirako guztian onena eta Gabon hauek bazter guztiak zoriontasun eta alaitasunaz bete ditzaten eta Olentzerok guztioi musika eta bakea helaraz diezazkizuen opa dizuegu.

ZUZENDARITZA BATZORDEA

Oharra: abesbatzaren bazkideek kontzerturako bi gonbidapen jaso ahal izango dituzte abesbatzaren lokaletan, abenduaren 30etik urtarrilaren 4a bitartean.
Bazkideen afarirako gonbidapenak aipatutako lokal horietan jaso daitezke abenduaren 20tik aurrera, eta bakoitzak 36 euroko salneurria izango du
|