Biotz Alai txiki bat sortu nahi dut (el correo digital 2009-05-16)
2009/05/20
Biotz Alai
orain dela 80 urte baino gehiago sortu zen, San
Nikolas Elizako parrokiako abesbatza gisa. Gaur
Algortaren nortasun ikur bat da. Taldeak 58 ahots
grabe liluragarri dauzka, urteetan eta ahalegin
handiz zailduak. Abesbatza honek azken urteak euskal
musika eta kultura munduan zehar zabaltzen eman ditu.
Bihotz alaiko mutil hauek familia handi bat osatzen
dute. Eguneroko zereginak gorabehera, asteroko
entseguetara etortzen dira beti. Urtarrilaz geroztik,
Josu Soldevilla Orduñako organo jole eta
konpositoreak hartu du batuta, aurreko 20 urteetako
zuzendaria izan den Javier Oyarzabal
ordezkatzen.Soldevilla musikaria da bokazioz,
formetan oso dotorea eta era berean hurbilekoa.
Zuzendari zorrotza dela dio. Bere lehenbiziko
kontzertua, abesbatza honekin, apirilaren 7an izan
zen, Algortako elizan, kontzertu sakro batean.
-Zergatik hartu zenuen Biotz Alairen zuzendaritza?
-Esperientzia bat izan nuen haiekin orain 3 urte. Oso positiboa izan zen: nahiz eta denbora gutxi eman genuen elkarrekin lanean, lorpen interesgarriak izan genituen. Zuzendari izatea proposatu zidatenean, hasieran dudatan egon nintzen, oso lanpetuta bainabilen, baina gogoa neukan. Niretzat erronka handia da eta ilusio handiz hartu dut. Gauza garrantzitsuak egingo ditugu.
-Zein eginkizun izan nahi duzu? Zer aldatu nahi duzu?
-Edozein zuzendarik bezala, kantu eta ahots tekniketan hezi, eta aro musika bakoitzeko estetika landu. Hau da, aro bakoitzeko musika egiturak ezagutu ditzatela. Kontzertu batera Errenazimenduko musika entzutera doana Errenazimenduan dagoela senti dezala. Nik daukadan prestakuntza hori eman nahi diet, esplotatu eta saldu dezaten. Azkenean, kontzertu bat ematea ikuskizuna ematea da, proiektu bat saltzea.
-Zerk egiten du berezi abesbatza hau?
-Osagaien ia ehuneko ehunak ahots tonu natural ederra daukate. Horri esker hobetzeko gai dira, heziketa jasoz, teknika ikasiz eta lan iraunkorra eginez. Nik bi hilabete daramatzat haiekin lanean eta oso pozik nago, aldaketa bat gertatu delako, hori oso zaila baita.
- Gehienak ez dira profesionalak.
- Horregatik ez da erraza. Gainera, urte asko dira errepertorio bera modu berean abesten. Aurreko zuzendariak musikari handiak izan dira eta lorpen handiak erdietsi dituzte, baina denok dauzkagu lan egiteko era ezberdinak. Ni beste bide batetik noa, eta uste dut eskatzen diedanarekin bat egiten jakiten ari direla.
- Zer indartu nahi duzu abesbatzan?
- Biotz Alai txikia sortu nahi dut. Sartu eta berehala azaldu nuen. Uste dut etorkizunerako oso garrantzitsua dela. Umeen abesbatza sortu beharko dugu hori bultzatu nahi badugu, erreleboa eta jarraipena egongo badira. Arazoa da, gaur egun umeei ez zaielako asko gustatzen lan sistema hau, ez zaie erakargarria iruditzen, baina batzuek egin dezakete. Nik itxaropena daukat eta uste dut unea heltzen denean Getxoko ikastetxeetan casting bat egingo dugula eta Biotz Alai txikia hortik sortuko dugula.
- Bihotz alaiko gizona al zara?
- Bai. Taldea ez da diziplina hutsa. Hortik irtendakoan elkarrekin egoten jakin behar da. Talde honek daukan gauza polit bat da 40 urteko bat eta 80ko bat elkarrekin aritzen direla, edo 30 urteko batekin. Niri haiekin egotea gustatzen zait eta entseguaren ondoren basoerdi hartzea. Talde guztiekin gustatu zait hori egitea. Horrela ikusten dute ez naizela pertsona bitxi baizik eta normala, eta nirekin futbolaz, perretxikoez eta abarrez hitz egin daitekeela, je je.
Amaiera Kroazian.
-Zein da hurrengo bira?
-Kontzertu pare bat ditugu gogoan, baina azkena Kroazian izango da. Nik hasieran urte sabatikoa hartzeko asmoa neukan, baina iritsi nintzenean dena prestatzen ari zirela ikusi nuen. Ahalik eta prestakuntzarik onena eramaten saiatuko gara, baina ez hara soilik baizik eta leku guztietara.
-Horretan lanean ari zarete dagoeneko. Bi hilabete daramatzagu lanean. Lehenbiziko kontzertua apirilaren 7an egin genuen, uste dut duintasun eta arrakasta handiekin. Normalean ez naiz pozik geratzen kontzertuekin baina kasu hartan bai.
- Nola uste duzu egokitzen ari dela taldea zuzendari berriari?
-Nire ustez oso ondo. Niretzat sorpresa handia izan da ia kide guztiak entseguetara etortzea, arreta jartzea... Eta aldaketa lortu badugu haien lan eskergari esker izan da. Inplikatu egin dira. Abesbatza talde bat da.

|