GORPUZTI EGUNAREN jai tradizionala Algortako Portu Zaharrean
2008/06/18
Iragan
maiatzaren 25ean, Gorpuzti egunaren jaia egin zen.
Tradizioa denez berau Portu Zaharrean egin dute.
Horrela, meza egin dute eta, ondoren, Biotz Alai
abesbatzaren kantak egon dira, abesbatzak eta
algortarrek sardina erre tradizionalez gozatu
bitartean. Beste behin ere, goiza oso animatua izan
zen eta Biotz Alai abesbatzak hainbat herri-abesti
interpretatu zituen. Ekitaldira Imanol Landa alkatea
eta korporazioko zenbait zinegotzi joan ziren.
|