Biotz Alai abesbatza Agate Deunan

Ohikoa denez, Biotz Alai Abesbatza Algortako kaleetan zehar ibiliko da Agate Deunako koplak abesteko, otsailaren 4an. Martiri honen egunaren bezperan euskal herri guztietan abesteko antzinako ohitura hau Getxon ere ospatzen dugu. Metro geltokitik, 20:00etan, talde guztiek elkarrekin Agate Deunaren koplak abestuko dituzte, Javier Oyarzabal abesbatzako zuzendariak gidatuta, eta abesbatzako bakarlariekin.
|