"Getxoko Abesbatzen Eguna"k arrakasta handia izan du
2009/06/29
Joan den
larunbatean, ekainak 21, Romoko Santa Eugenia plazako
karpan getxoko II.
Abesbatza Eguna ospatu
zen. Jende asko etorri zen, eta udalerriko abesbatza
guztiek parte hartu zuten. 9 abesbatza izan ziren
guztira: bata ahots zurietakoa, Eskuz esku, zenbait
ahots mistoetakoak (Ondarreta, Xoxoak, Irutasun,
Gorrondatxe, Itxartu eta Tangora Soiñutarrak) eta
beste bi ahots grabeetakoak (Erromo´ko kantariak eta
Biotz Alai). Abesbatza guztiek txalo zaparradak jaso
zituzten.
Biotz
Alairen Kitolisen interpretazioak arrakasta handia
izan zuten: Gorlizko Aratz Taldeko 4 dantzarik parte
hartu zuten, ezpata-dantza dantzatuz.
Azkenean, Koldo Iturbe kultura zinegotziak figuratxo bat eman zien, kontzertuaren oroigarri, eta Agur Jaunak abestu zuten, Ondarretako zuzendaria den Manuel Torre Lledók zuzenduta.
Azkenean, Koldo Iturbe kultura zinegotziak figuratxo bat eman zien, kontzertuaren oroigarri, eta Agur Jaunak abestu zuten, Ondarretako zuzendaria den Manuel Torre Lledók zuzenduta.
|