Arrakastatsua izan da Patxi Garciaren omenez egindako Biotz Alai abesbatzaren bazkideentzako XLI kontzertua
2009/12/23
Abenduaren
19an egin zen Biotz Alai Abesbatzaren Bazkideentzako
Kontzertua; jende ugari hurbildu zen eta musika
esparruan saioak arrakasta izan zuen.
Aurten, Llodioko Santa Luzia Abesbatza gonbidatu zen, eta horren zuzendaria Beatriz Zurimendi izan zen.
Hasieran, Biotz Alai abesbatzak hiru lan berri abestu zituen: beltzen hiru espiritual estreinatu ziren eta Madinako Ku-Kua ere bai. Horrez gain, betiko Gabon kantak abestu zituen: Ator,ator eta Olentzaro. Josu Sodevilla zuzendari lanetan zegoela egindako bazkideentzako lehen kontzertua izan zen eta azkenean arrakasta handia izan zuen.
Atsedenaldian Patxi Garciari omenaldia egin zitzaion. Haren irudiak zituen bideo bat jarri zen; une hunkigarria izan zen. Gero Biotz Alai abesbatzaren ezkutua eta Patxi Garciaren izena zituen zurezko eskultura bat eman zitzaien Patxi Garciaren bi seme-alabari.
Llodioko Santa Luzia abesbatzak bigarren zatian abestu zuen, eta amaieran, bi abesbatzek batera honakoak abestu zituzten: Battle Hym espirituala eta Glory,glory,aleluya ezaguna. Azken abestian jendeak ere parte hartu zuen, zuzendariak eskatuta. Kontzertu gogoangarria izan zen.
Kontzertua amaitutakoan ohiko Bazkideen Afaria egin zen. 200 lagun baino gehiago izan ziren afarian, eta Imanol Landa Getxoko alkatea mahaiburua izan zen. Biotz Alai abesbatza afaria abestiekin girotzen ibili zen. Horrela amaitu zen bazkideentzako urteko jaia. Besteak beste, Sestaoko orfeoiaren eta Jatorki abesbatzarena ordezkariak izan ziren bertan, Biotz Alai abesbatzarekin batera Patxi Garciaren gustokoenak izan zirelako hirurak

|