BIOTZ ALAI ABESBATZAREN BIRA KROAZIAN ZEHAR
2009/10/17
Algortako
abesbatzak bira bat egin zuen Kroazian zehar
uztailaren 6tik 13ra. Bira horretan kontzertuak
eskaini zituen Dubrovnik-en eta Zagreb-en, eta beste
zenbait kantu-saio ere eman zituen Split, Zadar eta
beste hiri batzuetan. Bira horretan 48 abeskide izan
ziren, Josu Soldevillaren zuzendaritzapean, eta
emanaldi guztietan arrakasta handia erdietsi zuten;
izan ere, denei ahaztuezina gertatu zitzaien
Zagrebeko Santa Katarina elizan emandako kontzertua.
Hain zuzen ere, kontzertua bukatu ondorik eta
abesbatzak kontzertu horretarako beren beregi
prestatu zuen ‘Hvala’ (eskerrik asko)
Kroaziako kantu herrikoia agur modura abesterakoan,
jende guztia zutik jarri zen eta abesbatzarekin
batera kantatzen hasi zen abesti herrikoi hori.
Halaber, arrakasta handia izan zuen Dubrovnikeko
katedraleko plazan dagoen San Blas elizan emandako
kontzertuak ere. Abeskideekin batera hainbat senide
eta jarraitzaile ere joan ziren Kroazia aldera;
guztira 120 pertsonak osatzen zuten taldea.
|