Algorta, 2008ko gabonak
2008/12/29
Algorta, 2008ko Gabonak
Lagunok:
Hemen gaude berriro Biotz Alaikoak, aurtengoan ere Gabonak datozela gogorarazteko. Bakea eta zoriona opa nahi dizkiegu guztion familiei.
Hau urte garrantzitsua izan da guretzat. Cherubiniren Requiemaren kontzertua izan da gailurra. Zuetako asko etorri zineten Euskalduna Jauregira hura entzutera. BOSekin eta Easo, Araba eta Voces de Pamplona abesbatzekin batera kantatu genuen.
Esan behar dizuegu lan arrazoiengatik Javier Oyarzabal zuzendariak abesbatzaren zuzendaritza utzi behar duela, bere lanak eskatzen dion dedikazioagatik. 20 urte beranduago, beraz, batuta nork hartu erabaki behar dugu. 20 urte luzetako lana egin dugu elkarrekin, eta aldatzea zail egiten zaigu. Halere, berarekin izandako lorpenak, bizi izandako une onak eta berarentzat abesbatzan beti lekua egongo dela gordeko dugu oroimenean.
“Gero arte” esanez despedituko gara hartaz, Bazkideen Kontzertuan, San Nikolas Elizan, urtarrilaren 10ean, arratsaldeko zortzietan. Aurtengoan ezin izango diegu bazkideei sarrerarik aurreratu, elizan izango baita. Horregatik, puntualitatea eskatzen dizuegu, Getxo Antzokian baino jende gutxiago sartzen da hemen eta.
Gero Igeretxe Hotelean afaria egingo dugu. Zuek denok etortzea nahi genuke. Egia esan, merezi du: kantatzen dugu, gitarra jotzen dugu... Nekatzen garen arte.
Jakinarazten dizuegu, bestalde, abesbatza Kroaziarako bidaia prestatzen ari dela uztaileko lehen hamabostaldirako. Abesbatzari laguntzeko leku batzuk daude. Dubrovnik eta Zagreben kantatuko dugu. Informazio gehiago nahi izan ez gero, etorri abesbatzaren bulegoetara.
Ekitaldi hauetan elkar ikustea espero dugu. Hala ez bada, har itzazue BIOTZ ALAIren maitasuna eta besarkada handi bat.
ZUZENDARITZA BATZORDEA
Oharra: Bazkideen afarirako gonbidapenak abesbatzaren lokaletan jaso daitezke abenduaren 25etik aurrera, 40 eurotan.

|