Biotz Alai abesbatza Roberto Fernández de Pinedoren liburuaren aurkezpenean
2009/05/26
asteazkena, 2009ko
maiatzaren 20a
Roberto, pediatra zuhurra
Ez Galak ez Pérez Revertek ez zuten izango honelako aurkezpenik, orain ordu batzuk Bilboko Hikaateneoan Roberto Fernández de Pinedok izan duena bezain jendetsua. Bilboko gauche divinearen egoitza jendez lepo zegoen, denak
El arte
de ser padres sensatos... en la enfermedad liburua
bataiatzeko irrikan. Lan honi esker, seguru asko,
gure Jaio maiteari eta A Fortiori bere argitaletxeari
inbidia itzela hartuko diete Planetaren eta Random
House Mondadoriren goi mailako bulegoetan, besteak
beste. Nolatan ez genuen geuk aurkitu gizon hau?,
pentsatuko dute bere kolkorako argitaletxeetako
marrazoek, ileetatik tiraka, liburu hau ez
argitaratzeagatik irabazi ez dituzten euroak,
dolarrak eta errubloak kalkulatzen dituzten
bitartean. Izan ere, ping-pongean maisua dugun
pediatra honek gainerako pediatra guztiek idatzi nahi
luketen liburua egin du (Itzi, eskerrik asko
esaldiagatik). Munduko guraso sentibera guztiok behar
genuen liburua dugu hau. Honela hobeto ulertuko dugu
zein barregarriak garen behar baino gehiago estutzen
garenean, umea hiru gauez eztulka aritu delako edo
laugarren egunez kaka egin ez duelako.
Liburuaren helburua, beldurra kentzea eta desdramatizatzea, oso oinarri ona da arrakasta izateko. Baina are garrantzitsuagoak dira Robertok 256 orrialdeetan zehar erabiltzen dituen lengoaia eta tonua. Ezinezkoa da pasarte batzuetan barrez ez lehertzea, betiere dagoeneko bizi izan dugun zerbait irakurtzen ari garelako sentsazioarekin. Nik ez daukat zalantzarik: liburua ondo salduko da, eta berak nahi baldin badu (ni saiatu egingo naiz bederen), Fernández de Pinedo izar mediatikoa izan daiteke, bere lanaz asko dakielako, eta gainera ederki azaltzen duelako, berrogeita hamar gidoilariko lantalde batek egingo lukeena baino hobeto.
Joan den igandean El arte de ser padres sensatos... en la enfermedad lanaren berri jakin genuen. Robertok irratian eginiko lehenbiziko elkarrizketa izan zen. Urduri zegoen arren eta lotsati samarra den arren, bikain jardun zuen. Berriro diot, MQ-ren unibertsoan gehien atsegin duen asteroidea betetzeko zirikatu beharko dugu gizon hau.

|