ALGORTAKO BIOTZ ALAI ABESBATZAK BIDAIA EGINGO DU KROAZIA ETA ESLOVENIARA

Biotz Alai abesbatza uztailaren 6an Kroaziara joango da, zenbait kontzertu emateko eta herrialde eder hori bisitatzera.

Guztira 120 lagun joango dira. Haien artean 48 kantari eta Josu Soldevilla zuzendaria. Abesbatzak uztailaren 7an emango du lehenbiziko kontzertua, Dubrovniken, San Blas Elizan, hiriaren patroia. Eliza horrek musika tradizio oparoa dauka, eta ia egunero kontzertuak egiten dituzte bertan. Bigarren kontzertua uztailaren 12an eskainiko dute Zagrebeko Santa Catarina elizan. Kontzertu hori Amadeo Jaialdiko ekitaldien barruan egingo da. Amadeo nazioarteko kultur jaialdia da eta udan egiten da Zagreb hirian. Musika emanaldiak, antzezlanak, hitzaldiak eta abar egoten dira, mundu osoko herrialdeetatik ekarriak.

Kontzertuotan, abesbatzak polifonia erlijiosozko abestiak kantatuko ditu, adibidez, Victoriaren Ave Maria, Steele-ren Ad hoc Templum edo Victoriaren Duo Seraphin. Gero euskal konpositoreen lanak abestuko dituzte. Adibidez Garbizuren Katalin, Arambururen Kitolis, Santestebanen Goizeko Izarra, habanera batzuk eta kontzertu honetarako prestatu dituzten Kroaziako bi herri kanta.

Opatijako egonaldia aprobetxatuz, bertako katedralean V. Goicoechearen meza emango dute, organoz lagunduta.

Abesbatza uztailaren 13an itzuliko da Algortara. Hurrengo emanaldia Bakion izango dute, uztailaren 25ean, Bakioko Abesbatzaren XXV. Urteurrenean. San Inazio eguneko mezan, uztailaren 31n, Algortako San Inazio Elizan, jardungo dute gero. Amaitzeko, oporrak baino lehen, San Lorentzoko kontzertu tradizionala emango dute Biotz Alai abesbatzaren plazan, abuztuaren 10ean.
|