Josu Soldevilla UK aldizkarian
2009/10/06
Jaiotzez
orduñarra da eta bizitokia Bilbon du: hala ere,
urtarriletik Getxoko abesbatza mitikoena zuzentzen du
Josu Soldevillak. Musikagaz estu lotutako bizitza
izan da berea; zortzi urte zituela hasi zen arpegio,
sostenutu eta bemolakaz jolasten eta ordutik
konpositore, abesbatza zuzendari, organo jotzaile,
musika irakasle eta bakarlari moduan ibili da:
"Musika barruan daroat". Orain hiru urte, Biotz
Alaigaz behar egiteko aukera eman zioten:
"Orkestraz lagundutako muntaia zuzentzeko proposamena
luzatu zidaten. Oso gustura gelditu ziren eta
horregatik etorri da
gainontzekoa". Lan gogorra egiten ari
da:
"Eurek pentsatzen zutena baino gogorragoa kasu
batzuetan; ariketak egiten ditugu: arnasketa,
bokalizazioa... Horren guztiaren garrantziagaz
jabetzen ari dira. Uzten didaten neurrian, hobera
egin gura dut". Soldevillak argi dauka
Biotz Alai abesbatza baino gehiago dela
getxoztarrentzat: .
"Harreman hori gazteak erakartzeko erabili behar dela
uste du: "Etorkizuna dira eta abesbatza bizirik
mantendu gura badugu euren beharra
daukagu". Gazteak, horra
proposamena!
|