Biotz Alai abesbatzak Sta. Zezilia ospatzen du

Sta Zeziliaren jaiaren karietara, berau musikaren patroia izanik, Biotz Alai abesbatzak polifoniako hainbat obra interpretatuko ditu bere abesbatzako kide eta bazkide hilen oroitzan egin behar duten mezatan, berau Algortako San Nikolas Bari elizan egingo dute azaroaren 27an eta eguerdiko hamabietan.
Abesbatza
26an bilduko da senidetasuneko bazkari batean eta 13.30etatik aurrera Algortako kaleak zeharkatuko ditu bere “kantak” zabalduz jaia ospatzearren.
|