Santa Agedaren bespera
2006/02/01
Ohikoa denez,
Algortako Biotz Alai abesbatza otsailaren lauan
Algortako kaletatik ibiliko da Santa Agedako ohiko
koplak abesten. Gure koroa kalean egongo da
19:30etatik 22:30ak arte, eta gure herrian
hainbesteko tradizioa duen martiri santuari eskainiz,
kanta horren bi bertsio abestuko ditu. Biotz Alai
abesbatzak, horrela berriro ere, Algortako
jarraitzaileekin gure herrian antzinatik erroturik
dagoen ohitura konpartitu nahi du.
|