Kontzertu sakroak - 2010
Hamar urte baino gehiago daramate kontzertu horiek ematen. Oraingoan Algortan izango dira, San Nikolas elizan, martxoaren 26an 20:00etan eta martxoaren 29an Bilbon, Jesuiten Egoitzan. Euskal Kamerata Orkestrak lagunduta arituko dira, Josu Soldevilla abesbatzaren zuzendariak berak gidatzen duenez gero. Egitarau osoa Vicente Goikoetxeari eskainiko zaio. Aramaioko euskal konpositorea dugu Goikoetxea, estatuko polifonista ospetsuenetakoa eta kontzertuetan gehien interpretatzen direnetakoa.
Kontzertuaren oinarria Ama Birjina Sortzez Garbiaren ohorezko Meza izango da, eta autore berak Ama Birjinari eskainitako beste obra batzuk ere entzungo dira, hala nola, Gabonetako Bijilia, Ave Maria, Ave verum corpus eta Salve Regina.
Haitiren aldeko kontzertu arrakastatsuak
Bi kontzertuetan kartazalak banatu ziren jendeak, amaieran, dirua emateko, eta guztira 11.200 euro bildu ziren. Caritaseko Bilboko zuzendari Mikel Ruizi eman zitzaizkion kartazalak Getxoko udaletxeko batzar aretoan, Imanol Landa alkatearen aurrean.
Eskerrik asko Biotz Alai eta Ondarreta abesbatzen izenean, abeslari, bazkide eta jarraitzaileei, xede horretarako emandakoarengatik, eta Udalari, kontzertuetarako azpiegitura, besteak beste, kartelak, eskuko egitarauak, megafonia, jartzeagatik
Getxoko udaletxearen prentsa-oharra (II)
Txema Batarritak zein Pablo Diaz-Guardaminok, hurrenez hurren, Biotz Alai eta Ondarretako presidenteek beren poztasuna adierazi dute egindako ekimenak lortutako arrakastaren aurrean eta dohaintza eman zuen pertsona orori eskerrak eman dizkiote.
Getxoko Udalak kontzertuetarako azpiegitura eta informazioa zabaltzeko bitartekariak eman zituen. Imanol Landak, Getxoko alkateak, esan du “beste behin ere, getxoztarrek beren alde solidarioena agertu dute. Herritik sortutako ekimen batek hain emaitza ona lortu izateagatik harro nago”. Aldez aurretik, Udalak larrialdi egoera horretarako 6.000 euroko diru-laguntza eman zuen, Euskadiko Udalen Elkarteak-EUDELek kudeatuko duela.
(*) Argazkiak eskuratzeko http://www.getxo.net/prensa.
Pasa-hitza: fotosycortes
Ohar honen hedapena eskatzen dizuegu.Aldez aurretik,beti eskaintzen diguzuen arreta eskertzen dizuegu. Begirunez
ARGAZKIAK
Getxoko udaletxearen prentsa-oharra
Algortako
Biotz Alai eta Areetako Ondarreta abesbatzek, Getxoko
Udalaren laguntzaz, elkartasun kontzertu bi eskainiko
dituzte eta bertan bildutako diru guztia Haitira
zuzenduko da. Kontzertuak ostiralean, hilaren 12an,
Romoko San Jose parrokian, 20:15ean, eta larunbatean,
hilaren 13an, 20:00etan, Algortako Bariko San Nikolas
elizan izango dira.
Getxoko alkateak, Imanol Landak, eskainitako
prentsaurrekoan aitortu du ekimen hau dela eta harro
dagoela “askotan, udalerrian, hainbat eta hainbat
elkartek duten konpromisoaren adibide garbia delako.
Getxoko Udalak 6.000 euroko premiazko diru-laguntza
onartu du jada, Eudelen bitartez bideratuko dena, baina
ekimen hau, agian, are garratzitsuagoa da herritik
sortu delako, udalerrian ezagunenetarikoak eta
adierazgarrienetakoak diren bi abesbatzetik, hain
zuzen. Horrek getxoztarrek besteen sufrimenduaren
aurrean duten konzientzia eta izaera solidarioa
adierazten du”.
Biotz Alairen presidenteak, Txema Batarritak, eta
Ondarretarenak, Pablo-Diaz Guardaminok
Ere, beren ilusioa adierazi dute ekimen honen aurrean,
euren esanetan, orain arte oso harrera ona izan baitu
(izan ere, hasi dira dohaintzak jasotzen euren
egoitzatan). Halaber, argi utzi nahi izan dute
abesbatzak lagunak direla, bien artean oso harreman ona
dagoela eta ziurrenera, etorkizunean, elkarlaneko beste
ekimen batzuetan ikusi ahal izango direla.
Kontzertuek elkarrekin egingo dute, hau da,
biek abestuko dute bi kontzertutan eta biek abestuko
dute erlijio pieza batzuk eta euren errepertorioetako
herriko abestirik ezagunenak.
Abesbatza
bakoitzak 1.000€ ipiniko ditu ekimen honetarako
eta jasoko duten diru guztia Nazioarteko Caritas
elkarteari emango diote. Halaber, kontu korrontea
zabaldu da BBKn dohaintza eman nahi duten guztientzat.
Honako izenean: “Coro Biotz
Alai. Ondarreta-Biotz Alai pro Haiti”
2095 002200 9110331024.
Nazioen Batasuna Elkarteak Caritasi Pétionville Country
Club izeneko kanpamenduaren kudeaketa egotzi dio.
Bertan, egunez 20.000 pertsona hartzen dituzte eta
50.000 gauez. Elkarte horrek 32 eleiz sare eta 58 apaiz
jarri ditu martxan Haitin. Haiek elkartasun-laguntza
behar handiagoa dutenei emango dietela
bermatuko dute.
(*) Adierazpenak eta argazkiak eskuratzeko:
http://www.getxo.net/prensa.
Pasa-hitza:
fotosycortes
Ohar honen hedapena eskatzen dizuegu.Aldez aurretik,beti eskaintzen diguzuen arreta eskertzen dizuegu. Begirunez.
Arrakastatsua izan da Patxi Garciaren omenez egindako Biotz Alai abesbatzaren bazkideentzako XLI kontzertua
Aurten, Llodioko Santa Luzia Abesbatza gonbidatu zen, eta horren zuzendaria Beatriz Zurimendi izan zen.
Hasieran, Biotz Alai abesbatzak hiru lan berri abestu zituen: beltzen hiru espiritual estreinatu ziren eta Madinako Ku-Kua ere bai. Horrez gain, betiko Gabon kantak abestu zituen: Ator,ator eta Olentzaro. Josu Sodevilla zuzendari lanetan zegoela egindako bazkideentzako lehen kontzertua izan zen eta azkenean arrakasta handia izan zuen.
Atsedenaldian Patxi Garciari omenaldia egin zitzaion. Haren irudiak zituen bideo bat jarri zen; une hunkigarria izan zen. Gero Biotz Alai abesbatzaren ezkutua eta Patxi Garciaren izena zituen zurezko eskultura bat eman zitzaien Patxi Garciaren bi seme-alabari.
Llodioko Santa Luzia abesbatzak bigarren zatian abestu zuen, eta amaieran, bi abesbatzek batera honakoak abestu zituzten: Battle Hym espirituala eta Glory,glory,aleluya ezaguna. Azken abestian jendeak ere parte hartu zuen, zuzendariak eskatuta. Kontzertu gogoangarria izan zen.
Kontzertua amaitutakoan ohiko Bazkideen Afaria egin zen. 200 lagun baino gehiago izan ziren afarian, eta Imanol Landa Getxoko alkatea mahaiburua izan zen. Biotz Alai abesbatza afaria abestiekin girotzen ibili zen. Horrela amaitu zen bazkideentzako urteko jaia. Besteak beste, Sestaoko orfeoiaren eta Jatorki abesbatzarena ordezkariak izan ziren bertan, Biotz Alai abesbatzarekin batera Patxi Garciaren gustokoenak izan zirelako hirurak
Gure abesbatzak bazkideen XLI kontzertua eskainiko du, Patxi Garciaren omenez
Aurtengoan, kontzertua Patxi Garciari eskainiko zaio. Izan ere, bera izan zen kontzertu honen aurkezle 30 urtez: Jose Estankonarekin bikote eginez hasieran eta, ondoren, hau zendu ondoren, bakarka.Kultura musikal eta koral oso zabaleko gizona, hitz jario handikoa; bere aurkezpen guztiak musika bilakatzen zituen.
Gizon zintzoa, bere ideiekiko fideltasunagatik une latzak bizi izan zituena. Hala ere, bere printzipioekiko eta lagunekiko fideltasuna amaierara arte gorde zuen. Biotz Alai abesbatzaren benetako laguna, Ohorezko Bazkide
eta Urrezko Ikur; beti izan zuen Biotz Alai abesbatzarentzat beharrezkoa zen denbora eta unea uneko aholku egokia. Horregatik, abesbatzak, orain, kontzertu hau eskaini nahi dio, bere oroimenez, bere ohorez eta esker onez.
Ohikoa den bezala, aurtengo gonbidatua Laudioko Santa Lucia abesbatza izango da. Beatriz Zurimendiren zuzendaritzapean, Stheele, Salaberri, Masvernat, Sorozabal eta abarren lanak interpretatuko ditu.Biotz Alai abesbatzak, berriz, Jose Soldevillaren zuzendaritzapean emango duen bere lehenengo Bazkideen Kontzertuan, emanaldi berritzailea eskainiko du. Bost obra estreinatuko ditu, eta Ator, ator edo Olentzero bezalako gabon kanta zaharrak nahiz Azkueren Arrantzalia ahaztezina bezalakoak gogoratuko ditu.
Omenaldi-kontzertu horren ondoren, Bazkideen Afaria egingo da Igeretxe Hotelean. Afari horretan 200 pertsona baino gehiago bilduko direla aurreikusten da, eta bertan izango da Imanol Landa, Getxoko alkatea.
BIOTZ ALAI ABESBATZAK 2009 – 2010. DENBORALDIA ABIARAZI DU
BIOTZ ALAI ABESBATZAREN BIRA KROAZIAN ZEHAR
Josu Soldevilla UK aldizkarian
ALGORTAKO BIOTZ ALAI ABESBATZAK BIDAIA EGINGO DU KROAZIA ETA ESLOVENIARA
Guztira 120 lagun joango dira. Haien artean 48 kantari eta Josu Soldevilla zuzendaria. Abesbatzak uztailaren 7an emango du lehenbiziko kontzertua, Dubrovniken, San Blas Elizan, hiriaren patroia. Eliza horrek musika tradizio oparoa dauka, eta ia egunero kontzertuak egiten dituzte bertan. Bigarren kontzertua uztailaren 12an eskainiko dute Zagrebeko Santa Catarina elizan. Kontzertu hori Amadeo Jaialdiko ekitaldien barruan egingo da. Amadeo nazioarteko kultur jaialdia da eta udan egiten da Zagreb hirian. Musika emanaldiak, antzezlanak, hitzaldiak eta abar egoten dira, mundu osoko herrialdeetatik ekarriak.
Kontzertuotan, abesbatzak polifonia erlijiosozko abestiak kantatuko ditu, adibidez, Victoriaren Ave Maria, Steele-ren Ad hoc Templum edo Victoriaren Duo Seraphin. Gero euskal konpositoreen lanak abestuko dituzte. Adibidez Garbizuren Katalin, Arambururen Kitolis, Santestebanen Goizeko Izarra, habanera batzuk eta kontzertu honetarako prestatu dituzten Kroaziako bi herri kanta.
Opatijako egonaldia aprobetxatuz, bertako katedralean V. Goicoechearen meza emango dute, organoz lagunduta.
Abesbatza uztailaren 13an itzuliko da Algortara. Hurrengo emanaldia Bakion izango dute, uztailaren 25ean, Bakioko Abesbatzaren XXV. Urteurrenean. San Inazio eguneko mezan, uztailaren 31n, Algortako San Inazio Elizan, jardungo dute gero. Amaitzeko, oporrak baino lehen, San Lorentzoko kontzertu tradizionala emango dute Biotz Alai abesbatzaren plazan, abuztuaren 10ean.
"Getxoko Abesbatzen Eguna"k arrakasta handia izan du
Azkenean, Koldo Iturbe kultura zinegotziak figuratxo bat eman zien, kontzertuaren oroigarri, eta Agur Jaunak abestu zuten, Ondarretako zuzendaria den Manuel Torre Lledók zuzenduta.
Biotz Alai abesbatza Roberto Fernández de Pinedoren liburuaren aurkezpenean
Roberto, pediatra zuhurra
Ez Galak ez Pérez Revertek ez zuten izango honelako aurkezpenik, orain ordu batzuk Bilboko Hikaateneoan Roberto Fernández de Pinedok izan duena bezain jendetsua. Bilboko gauche divinearen egoitza jendez lepo zegoen, denak
Liburuaren helburua, beldurra kentzea eta desdramatizatzea, oso oinarri ona da arrakasta izateko. Baina are garrantzitsuagoak dira Robertok 256 orrialdeetan zehar erabiltzen dituen lengoaia eta tonua. Ezinezkoa da pasarte batzuetan barrez ez lehertzea, betiere dagoeneko bizi izan dugun zerbait irakurtzen ari garelako sentsazioarekin. Nik ez daukat zalantzarik: liburua ondo salduko da, eta berak nahi baldin badu (ni saiatu egingo naiz bederen), Fernández de Pinedo izar mediatikoa izan daiteke, bere lanaz asko dakielako, eta gainera ederki azaltzen duelako, berrogeita hamar gidoilariko lantalde batek egingo lukeena baino hobeto.
Joan den igandean El arte de ser padres sensatos... en la enfermedad lanaren berri jakin genuen. Robertok irratian eginiko lehenbiziko elkarrizketa izan zen. Urduri zegoen arren eta lotsati samarra den arren, bikain jardun zuen. Berriro diot, MQ-ren unibertsoan gehien atsegin duen asteroidea betetzeko zirikatu beharko dugu gizon hau.
Biotz Alai txiki bat sortu nahi dut (el correo digital 2009-05-16)
-Zergatik hartu zenuen Biotz Alairen zuzendaritza?
-Esperientzia bat izan nuen haiekin orain 3 urte. Oso positiboa izan zen: nahiz eta denbora gutxi eman genuen elkarrekin lanean, lorpen interesgarriak izan genituen. Zuzendari izatea proposatu zidatenean, hasieran dudatan egon nintzen, oso lanpetuta bainabilen, baina gogoa neukan. Niretzat erronka handia da eta ilusio handiz hartu dut. Gauza garrantzitsuak egingo ditugu.
-Zein eginkizun izan nahi duzu? Zer aldatu nahi duzu?
-Edozein zuzendarik bezala, kantu eta ahots tekniketan hezi, eta aro musika bakoitzeko estetika landu. Hau da, aro bakoitzeko musika egiturak ezagutu ditzatela. Kontzertu batera Errenazimenduko musika entzutera doana Errenazimenduan dagoela senti dezala. Nik daukadan prestakuntza hori eman nahi diet, esplotatu eta saldu dezaten. Azkenean, kontzertu bat ematea ikuskizuna ematea da, proiektu bat saltzea.
-Zerk egiten du berezi abesbatza hau?
-Osagaien ia ehuneko ehunak ahots tonu natural ederra daukate. Horri esker hobetzeko gai dira, heziketa jasoz, teknika ikasiz eta lan iraunkorra eginez. Nik bi hilabete daramatzat haiekin lanean eta oso pozik nago, aldaketa bat gertatu delako, hori oso zaila baita.
- Gehienak ez dira profesionalak.
- Horregatik ez da erraza. Gainera, urte asko dira errepertorio bera modu berean abesten. Aurreko zuzendariak musikari handiak izan dira eta lorpen handiak erdietsi dituzte, baina denok dauzkagu lan egiteko era ezberdinak. Ni beste bide batetik noa, eta uste dut eskatzen diedanarekin bat egiten jakiten ari direla.
- Zer indartu nahi duzu abesbatzan?
- Biotz Alai txikia sortu nahi dut. Sartu eta berehala azaldu nuen. Uste dut etorkizunerako oso garrantzitsua dela. Umeen abesbatza sortu beharko dugu hori bultzatu nahi badugu, erreleboa eta jarraipena egongo badira. Arazoa da, gaur egun umeei ez zaielako asko gustatzen lan sistema hau, ez zaie erakargarria iruditzen, baina batzuek egin dezakete. Nik itxaropena daukat eta uste dut unea heltzen denean Getxoko ikastetxeetan casting bat egingo dugula eta Biotz Alai txikia hortik sortuko dugula.
- Bihotz alaiko gizona al zara?
- Bai. Taldea ez da diziplina hutsa. Hortik irtendakoan elkarrekin egoten jakin behar da. Talde honek daukan gauza polit bat da 40 urteko bat eta 80ko bat elkarrekin aritzen direla, edo 30 urteko batekin. Niri haiekin egotea gustatzen zait eta entseguaren ondoren basoerdi hartzea. Talde guztiekin gustatu zait hori egitea. Horrela ikusten dute ez naizela pertsona bitxi baizik eta normala, eta nirekin futbolaz, perretxikoez eta abarrez hitz egin daitekeela, je je.
Amaiera Kroazian.
-Zein da hurrengo bira?
-Kontzertu pare bat ditugu gogoan, baina azkena Kroazian izango da. Nik hasieran urte sabatikoa hartzeko asmoa neukan, baina iritsi nintzenean dena prestatzen ari zirela ikusi nuen. Ahalik eta prestakuntzarik onena eramaten saiatuko gara, baina ez hara soilik baizik eta leku guztietara.
-Horretan lanean ari zarete dagoeneko. Bi hilabete daramatzagu lanean. Lehenbiziko kontzertua apirilaren 7an egin genuen, uste dut duintasun eta arrakasta handiekin. Normalean ez naiz pozik geratzen kontzertuekin baina kasu hartan bai.
- Nola uste duzu egokitzen ari dela taldea zuzendari berriari?
-Nire ustez oso ondo. Niretzat sorpresa handia izan da ia kide guztiak entseguetara etortzea, arreta jartzea... Eta aldaketa lortu badugu haien lan eskergari esker izan da. Inplikatu egin dira. Abesbatza talde bat da.
Getxoko udaletxearen oharra eta Josu Soldevillari egindako elkarrizketa
GETXOKO UDALAREN PRENTSA OHARRA
Elkarrizketak entzun ahal izateko, klikatu:
Josu Soldevilla zuzendariari egindako elkarrizketa 1
Josu Soldevilla zuzendariari egindako elkarrizketa 2
ABESBATZAREN BATUTAN TXANDAKETA, BAZKIDEEN KONTZERTUAN
Aurrerantzean, Josu Soldevilla izango da abesbatzako zuzendaria, ospe handiko musikaria. Bere oraingo abesbatza lanak baztertuko ditu eta Biotz Alairen zuzendaritzan sartuko da buru-belarri. Abesbatzarekin arrakasta handia izatea opa diogu, baita bere “batutaren” iraupena aurrekoena bezain luzea eta emankorra izan dadila.
Bazkideen kontzertua arratsaldeko zortzietan hasiko da. Amaitzen denean, Bazkideen Afaria egingo dugu, Igeretxe Hotelean.
Algorta, 2008ko gabonak
Lagunok:
Hemen gaude berriro Biotz Alaikoak, aurtengoan ere Gabonak datozela gogorarazteko. Bakea eta zoriona opa nahi dizkiegu guztion familiei.
Hau urte garrantzitsua izan da guretzat. Cherubiniren Requiemaren kontzertua izan da gailurra. Zuetako asko etorri zineten Euskalduna Jauregira hura entzutera. BOSekin eta Easo, Araba eta Voces de Pamplona abesbatzekin batera kantatu genuen.
Esan behar dizuegu lan arrazoiengatik Javier Oyarzabal zuzendariak abesbatzaren zuzendaritza utzi behar duela, bere lanak eskatzen dion dedikazioagatik. 20 urte beranduago, beraz, batuta nork hartu erabaki behar dugu. 20 urte luzetako lana egin dugu elkarrekin, eta aldatzea zail egiten zaigu. Halere, berarekin izandako lorpenak, bizi izandako une onak eta berarentzat abesbatzan beti lekua egongo dela gordeko dugu oroimenean.
“Gero arte” esanez despedituko gara hartaz, Bazkideen Kontzertuan, San Nikolas Elizan, urtarrilaren 10ean, arratsaldeko zortzietan. Aurtengoan ezin izango diegu bazkideei sarrerarik aurreratu, elizan izango baita. Horregatik, puntualitatea eskatzen dizuegu, Getxo Antzokian baino jende gutxiago sartzen da hemen eta.
Gero Igeretxe Hotelean afaria egingo dugu. Zuek denok etortzea nahi genuke. Egia esan, merezi du: kantatzen dugu, gitarra jotzen dugu... Nekatzen garen arte.
Jakinarazten dizuegu, bestalde, abesbatza Kroaziarako bidaia prestatzen ari dela uztaileko lehen hamabostaldirako. Abesbatzari laguntzeko leku batzuk daude. Dubrovnik eta Zagreben kantatuko dugu. Informazio gehiago nahi izan ez gero, etorri abesbatzaren bulegoetara.
Ekitaldi hauetan elkar ikustea espero dugu. Hala ez bada, har itzazue BIOTZ ALAIren maitasuna eta besarkada handi bat.
ZUZENDARITZA BATZORDEA
Oharra: Bazkideen afarirako gonbidapenak abesbatzaren lokaletan jaso daitezke abenduaren 25etik aurrera, 40 eurotan.
Cherubini requiem eta Iracheren kontzertuen argazkiak
Fue monumental, majestuoso, delicado, emocionante, yo qué sé!
¿Qué se siente en medio de ese tsunami de sonido? Parecíais angelotes, todos formalitos y bien concentrados.
Una auténtica hombrada. Costará volver a oír un conjunto semejante de voces graves que lo haga tan tan bien.
Me diste mucha envidia. Muchas gracias por darnos el concierto del año.
Un abrazo.
Gontzal
Egin klik argazkiak ikusteko
Abesbatzaren hurrengo emanaldiak
Urriaren 2an eta 3an, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren abonu denboraldia irekitzearekin batera, Biotz Alai abesbatzak, Donostiako Easo Abesbatzarekin, Gasteizko Araba Abesbatzarekin eta Iruñeko Ahots Grabeen Abesbatzarekin batera, BOSekin, Günter Neuhold zuzendari titular berriaren zuzendaritza pean, Cherubiniren ahots grabeentzako ”re” txikiko requiema abestuko du.
170 abeslari baino gehiago elkartuko dira Euskalduna Jauregiko eskenatokian, obra handi hau interpretatzeko. Egileak bere hiletan interpretatzeko idatzi zuen.
Obra hau Biotz Alaik lehenago ere kantatu du, Sestaoko Orfeoiarekin eta Deustoarrak abesbatzarekin hain zuzen ere, Urbano Ruiz Laordenen zuzendaritza pean eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin.
Requiemak bi emanaldi izango ditu, urriaren 2an eta 3an. Sarrerak Euskalduna jauregiko txarteldegietan daude salgai.
Urriaren 24an, Biotz alai abesbatzak Areetako Andres Isasi Musika Eskolan abestuko du, Ondarreta abesbatzarekin eta Markinako abesbatzarekin, psoriasi gaitza duten pertsonen elkartearen alde.
CHERUBINI REQUIEMA
Datorren uztailaren 5ean abesbatzek elkarrekin egindako entseguak hasiko ditugu Gasteizko Elizbarrutiko Apaizgaitegian. Abesbatzen hainbat entsegu egingo ditugu, ondoren bi entsegu egiteko B.O.S. zuzendari titular berria den Günter Neuhold jaunaren zuzendaritzapean, hau baita kontzertuak zuzenduko dituena.
ABESBATZAREN HURRENGO EMANALDIAK
GORPUZTI EGUNAREN jai tradizionala Algortako Portu Zaharrean
ALGORTAKO BARIKO SAN NIKOLASEKO ORGANOAREN HISTORIA LABURRA
Enpresa hau Europako garrantzitsuenetako bat izan zen XIX. mendearen bigarren erdialdean, eta “J.Merklin-Schütze et Cie.” enpresatik dator, J.Merklinek 1853an sortua. Merklinek aitari, Franz Joseph Merklin organista, ikasi zion lanbidea.
Haren organoek arrakasta itzela izan zuten, egin zuen organo mordoak erakusten duenez, batez ere Frantzian eta Belgikan. Geroago, Espainian, Murtziako katedralekoa egin zuen.
1978an Joseph Gutschenritter berarekin lanean hasi zen. Laster tailerreko buru bihurtu zen, eta 1898. urtean, famili arazo batzuengatik, J.Merklinek negozioa Gutschenritteri traspasatu zion. Euskal Herrian dauden Merklin markako organo gehienak berak eraiki zituen, hala nola, Andoaingoa, Azkoitikoa, Errezilgoa eta Algortakoa.
1907ko maiatzaren 21eko idazki baten bidez, Gutschenritterek Sebastián Aldalurri, Azkoitiko apaiza, adierazi zion Algortako organoaren kontratua sinatu zela, 1908. urtearen hasieran eramango zutela, eta 28.500 pezeta balio zuela. Jose Antonio de Uriarte Sustacha jaunak San Nikolas parrokiari oparituko zion.
2008ko maiatzaren 25eko beste idazki baten bidez, organo-egileak Aldalurri esan zion Algortako organoa hamar egun lehenago irten zela bere tailerretatik eta langileak plazan zeudela organoa muntatzen hasteko. Esan zuen parrokiako abadeak eta erosleak, organoaren soinu bikaina entzutean, garrantzia kenduko ziotela organoa berandu ekartzeari, eta harro sentituko zirela.
San Nikolaseko koruko hormetako batean, harrian testu bat dago grabaturik: “Año 1908.
Para perpetuar la memoria de D. Jose Antonio de Uriarte Sustacha.La Junta de Fábrica”
Biotz Alai-k beretarrentzat kantatzen du ("El correo digital"-en argitaratua)
El Biotz Alai canta para los suyos
En el intermedio del 39º Concierto de los Socios, que el sábado ofreció el Biotz Alai en el Getxo Antzokia el sábado, se le entregó una placa a Javier Oyarzabal, que con este ha dirigido ya veinte de esos conciertos. En esa misma jornada Txema Batarrita cumplía 20 años como presidente del coro, al que le ha entregado gran parte de su vida. En la segunda parte del concierto, bajo la dirección de Aitor Sáez de Cortázar, cantó el coro Araba, que deleitó al respetable.
A partir de la diez de la noche, una vez concluido el acto, los coralistas del Biotz Alai y muchos de los socios se dirigieron al hotel Igeretxe, donde celebraron una cena multitudinaria. Allí estaban Imanol Landa, alcalde de Getxo, Koldo Iturbe, concejal de Cultura, Nekane Ardanza, Patxi García, Mario Porset, Amelia Llantada, José Antonio Zubizarreta, Jon Telletxea, Jesús María Rozas, Luis Montero y Obdulia López, que desde que han dejado el restaurante Tellagorri viven un poco más descansados, el fotógrafo Miguel Nuño, el doctor Hipólito Suárez, Lupe Gutiérrez, Iñaki Albizu, párroco de San Nicolás, Luis Peña, Lorenzo de la Cuesta, Gloria Sorriguieta, Karmele Urigoiti, Alfredo Gómez, Guillermo Torrontegui, Itziar Guerediaga, José Ignacio Churruca, Agurtzane Albabaldetreku, Xabier Aguirre 'Txikilin', Arrantza Elorriaga, Jesús Pastrana, Pili Ansoleaga, el cura José Miguel Madariaga y Jesús Uría.
También estuvieron Javi Campo, Amparo y Mercedes Sanz, Juan Manu Sáez, Ladis Batarrita, Isabel Laguna, Jon Mirena Lores, Andrés Izarra y Begoña Pérez con su hijo Ander, Salva Lacambra, Carmina San Martín, Josu Elorriaga, Blanca Llanos, Mon Fuentes, María Jesús Gil, Roberto Fernández de Pinedo, Fernando Álvarez y Gaizka Batiz, que al final de la cena desenfundaron sus guitarras, Jesús Hormaza, Ana María San Juan, Iñaki Zarate, Blanca Larrazabal, Santi Burón, Yolanda Alonso, Iñaki Iturburu, Maite Valtierra, Tero Guerra y Mari Nieves de Esteibar-Landa.
2007ko gabonak
Beste behin ere Gabonetako jaiak heldu dira eta Biotz Alai abesbatzan tartetxoa eskaini nahi dizuegu, eta zuek ere guri, abesbatzaren gauzez berba egiteko, gure hurrengo lanak iragartzeko eta gure nahi onenak helarazteko.
2007ko urte honetan, abesbatzak jarduera ugari garatu ditu, ia dozena bat kontzertu, beste emanaldi asko gehiago biltzarretan, inaugurazioetan,…eta abarretan, baina datorren urterako Biotz Alai abesbatzarekin harro sentiaraziko gaituen eta zaituzten zerbait prestatzen ari gara.
Urri aldean, Biotz Alai abesbatzak, Easo, Araba eta Voces de Navarra abesbatzekin batera, hauek denak ahots baxuen abesbatzak dira, Cherubiniren re minorreko Requiema interpretatuko du Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Juanjo Mena maisuak zuzenduta. Obra hau gure abesbatzak interpretatu zuen Sestaoko Orfeoiarekin eta Deustoarrak abesbatzarekin batera, Urbano Ruiz Laorden maisu maitagarriak zuzendutako Bilboko Sinfonikoarekin.
Aipatu ere ez dugu egin behar egitarau honetan jarritako interesa, eta aurrerapen gisa nahi izan dugu aurtengo Bazkideen Kontzertuan (urtarrilaren 12an Getxo Antzokian arratsaldeko zortzietan), gurekin batera Araba abesbatza ere egon dadin. Horrekin batera hainbat obra interpretatuko ditugu, 80 ahots baino gehiagoko abesbatza osatuta. Zuentzat dedikazio osoz prestatzen ari garen kontzertu honetan zure zain gaude.
Kontzertuaren ostean, Bazkideen Oparo tradizionala egingo dugu, Igeretxe Hotelean.
Datorren urtean eta beti, denok espero ditugun alaitasun eta bakeaz gozatzea nahi dugu. Besarkada BIOTZ ALAI osoaren maitasunarekin.
Batza Artezkaria
Bazkide guztiek kontzerturako bi gonbidapen eskuratu ahal dituzte urtarrilaren 7tik aurrera abesbatzaren lokaletan.
Bazkideen afarirako gonbidapenak eskuragarri izango dituzue abesbatzaren lokaletan urtarrilaren 2tik aurrera; salneurria 36 eurokoa da.
Biotz Alai abesbatza, Getxoko gabonetako argiak piztera gonbidatua
Getxoko XVII. aste korala
Hegaldi arazoa dela eta, Singapureko abesbatzak ezin izan zuen Bilbora ailegatu eta horregatik Getxoko kultur etxeak Biotz Alai abesbatzaren bertan egotera gonbidatu zuen besperan, gure koroa atseginez onartuz
Gure abesbatzaren emanaldia hilak 31n izan zen, bertaratze- eta musika-arrakastarekin izanik
Bilboko Gas plazaren inaugurazioa
Domusanto eguneko meza
Julen Billelabeitiari omenaldia
Urte askoan, Julen Billabeitia Uribe Kosta merindadeko txistulari taldeko zuzendaria izan da, Itxas Argia taldeko txistularia, Santa Agedako abesbatzako zuzendaria, eta urte askoan Biotz Alai abesbatzako kidea. Horregatik, gure abesbatzak omenaldi honekin bat egin gura izan du, bertan kantatuz, eguerdiko hamabietan, Getxoko Andra Mari elizako zelaian. Gure abesbatzarekin batera, omenaldi honetan Itxas Argiako dantza taldeak eta Uribe Kostako txistulari taldeak jardungo dute. Gero bazkaria egingo dugu Igeretxe hotelean.
Biotz Alai abesbatzaren arrakasta kontzertuen bira Kataluniatik
Koralistak zein bidaia-lagunek, laurogeitabi guztira, oso goroitzapen polita izango dute bidaia honetaz.
LAISTER BIDAIAREN ARGAZKIAK!
Biotz Alai abesbatzaren kontzuertuen bira Katalunian barrena
Abesbatzak 40 kiderekin eta hainbat laguntzailerekin batera bidaiatuko du, guztira ia ehun lagun. Uztailaren 13an Cambrils herrira joango da eta bertan egoitza jarriko du inguruan dituen kontzertuei begira.
Aurreneko kontzertua uztailaren 14an izango da Salouko Teatre Auditori-n. 2003. urtean eraikitako Biltzar eta Erakusketetako Jauregi ederra da, auditorio aparta duena.
Uztailaren 16an, Karmengo Andre Mariaren jaian, Biotz Alai abesbatza Montserrateko Monasteriora joango da, eta bertan emanaldia eskainiko du Morenetako kamerinoaren aurrean. Emanaldi honetan polifonia erlijiosoko hainbat obra interpretatuko ditu.
Kontzertu hauetako azkena uztailaren 19an egingo da Iglesia Nova de San Carlos de la Rápita izenekoan, eta Algortara itzuliko dira uztailaren 20an.
Corpus Christi eguna
Ospakizun hau Biotz Alai abesbatzaren abestiek lagundu izan dute urte askotatik hona eta aurten ere Algortako abesbatzak meza lagunduko du.
Mezaren bukaeran, herri sardinada egingo da mezara joandako jendearekin, eta sardinez gozatu bitartean Biotz Alai abesbatzaren kantuek eguerdia igarotzen lagunduko dute.
Jai hau ezagutzera animatzen zaituztegu eta honezkero ezagutzen baduzue, badakigu bertan ikusiko dugula elkar.
Agate Deunaren argazkiak
Bazkideen kontzertuaren argazkiak
Angel Rodriguez de Pinedori omenaldia
Ekitaldiak bertaratukoen artean lunch batekin bukatuko du.
Biotz Alai abesbatza Agate Deunan
Zorionak eta urte berri on!
Aurten ere, Biotz Alai abesbatza zuen etxeetako ateetan geratzen diren zirrikituetatik sartu nahi da Gabonak datozela aditzera emateko. Sasoi honetan familia hurbilago izaten da, lagunak lagunago dira eta gure artean ez daudenak ere ondoan ditugula sentitzen du. Bada, Biotz Alai abesbatza zuen etxeetako ospakizunean egon nahi du.
Kontzertua amaitzen denean Igeretxe Hotelean egingo da bazkideentzako afaria eta zuek bertan izatea gustatuko litzaiguke.
Gabonak ahalik eta ondoen igaro ditzazuen, zuen familia alaitasunez betea egon dadin eta hainbeste irrikatzen eta bilatzen dugun bakea izan dezagun opa dizuegu. Gure zorion-txartelean uso batek irudikatzen du bake hori, hain zuzen.
Gabon Zoriontsuak eta Urte Berrio On!
ZUZENDARITZA
BATZA
Oharra: bazkideek abesbatzaren bulegoetan jaso
ditzakete kontzerturako sarrerak, urtarrilaren 8tik
aurrera.
Bazkideen Afarirako gonbidapenak, aldiz, abesbatzaren
lokaletan eskuratu ahal izango dira, 36 euroren truke,
urtarrilaren 2tik aurrera.
Hungariarako bidaiaren kantak
Honako kanta hauek dituzue entzungai:
- In vino veritas
- Keserü Bordal
- Bordal (To Life)
- Toborzo
Hungariarako bidaiaren ARGAZKIAK
Corpus Christi eguna Algortako Portu Zaharrean
Meza amaitu ondoren, portuko plazan mahai luze bat jartzen da Biotz Alai abesbatzako partaideentzat. Eta Javier Oyarzabalen zuzendaritzapean, beren errepertorioko hainbat obra abesten dituzte. Soinu ezti horiekin batera, sardinak erretzen dira abesbatzako partaideentzat eta bertan bildutako ikusleentzat. Arrantzale tabernako Begoña Bretos eta Joserra Mendez, abesbatzako partaideei, beren abestiengatik sardina erreak eskaintzen hasi ziren, eta, gerora, ohitura hori zabaldu egin zen, gaur arte, eta orain, abesbatza ikustera joaten diren ikusleei ere sardina erreak ematen zaizkie. Gaur egun, egun horretako jai guztia Getxoko Kultura Gelak babesten du
¡Biotz Alai abesbatzaren antzinako bideoak ikusgai!
Grabaketa hauek Begoñako Basilikan eta Buenos Aires antzokian izandako kontzertukoenak dira; nola entzuten zen orain dela 31 urte gure koroa?
Honetarako, quicktime programa jaitsi behar duzu, Apple web-orritik.
Lehendakaritzan Algortako Biotz Alai abesbatzari egindako harrera
“Gaur gauza asko eskertu nahi dizkizuet, baina lehenik eta behin, eskertu nahi dizuet abesbatzaren sorreratik, eta zuen estatutuetan ageri den bezala, euskara eta euskal kultura munduan zabaldu izana.
Zuen abestien bidez joan zareten toki guztietan herri txiki hau, Euskadi, ezagutzera eman duzuen elkartea zarete”.
“Halaber, eskertu egin nahi dizuet 76. urtean Eusko Jaurlaritzak eginiko enkargu zaila bete zenutela: ereserkia eta euskal kulturako abesti abertzaleak grabatu zenituzten, eta Bizkaiko Diputatu Nagusiak diskoaren aurkezpenean esan bezala, nik ere horietako asko disko horrekin ikasi nituela ziurtatzen dizuet. Nire ustez, bidezkoa da orain, denbora igaro denean, grabaketa haren autoretza aldarrika dezazuela eta nik, nire izenean eta euskal gizarterenean, eskertzen dizuet”. “Ez ziren garai errazak orain bezala enkargu hori egiteko eta, batez ere, egin zenuten modu desinteresatuan egiteko”.
Abesbatzaren presidentea den Txema Batarrita jaunak erantzun zion, eta bere hitzak eskertu zizkion eta, besteak beste, honakoa adierazi zuen: “Uste dut orain dela 30 urte, disko hau Parisen grabatu zenean, ez zuela inork espero gaur bere berrargitalpena lehendakariari ematen egongo ginenik, Lehendakaritzan eta hegoaldean, Gasteizen.
Euskal abesbatza gara, herrikoa, Algortakoa, Euskadi maite dugunok eta joan garen leku guztietan beti oso argi utzi dugu nor ginen eta nondik gentozen. Eskerrik asko, Lehendakari.”
Ondoren, Lehendakariak luncha egin zuen Biotz Alaiko kideekin, horiekin hainbat taldetan berba egin zuen eta Lehendakaritzaren atean agurtu zituen.
LEHENDAKARI ETA GURE BURUKIDEAREN DISKURTSOA
Santa Agedaren bespera
Kontzertuko biharamuna (El Correo digital)
Más de doscientas personas acudieron a la cena de socios del Biotz Alai
TXEMA SORIA/

| Gaizka
Batiz, Txema Batarrita, Javier Oyarzabal y
Alfredo Gómez.
|
Lo pasaron muy bien. Cantaron antes de comenzar la cena, entre plato y plato y en la sobremesa. Antes de acudir al restaurante los coralistas habían tenido la oportunidad de demostrar sus dotes en el concierto, 34ª edición, que ofrecieron en el Getxo Antzokia. Durante dos horas repasaron toda su discografía, incluido el último CD editado, 'Abertzaleen Euskadi Abestaldia', que recoge la grabación que el coro hizo en París en 1976. Al acabar el concierto se homenajeó a los hermanos Zubizarreta, Agustín, Txomin, Ángel y Josan -único superviviente- por su pertenencia al grupo. Recogieron la ovación de los asistentes sus familiares: Cristina Sarría, Juanita Olabarria, Itziar y Juana Zubizarreta.
En la cena estuvieron el alcalde de Getxo, Iñaki Zarraoa, y su mujer, Arantza Garmendia; Iñaki Albizu, párroco de San Nicolás de Bari; Txema Batarrita, presidente del coro; Mario Porset, vicepresidente, y su mujer, Ameli Llantada; Javier Oyarzabal, excelente director, y su mujer, Mercedes Salaverri; Patxi García, Agustín de Velasco, Gorka García Erauskin y Juan Manuel Sáez.
Bazkideentzako zorion-gutuna
Zaila da beti eskutitza, lagunengana zintzotasunez hurbiltzeko era izan nahi duena, hastea eta topiko ezagunak ez errepikatzea. Baina urtero, zuen Gabonetan tarte hori bilatu nahi dugu gure maitasuna agertzeko eta esker ona helarazteko, esker ona Biotz Alai abesbatzaren jarraitzaileak izateagatik eta, gurekin batera, guztiona den abesbatzak bere historiako orriak betetzen jarrai dezan lortzeagatik, abesbatzen musikaren eta, zehazki, euskal folklorearen inguruan, hain zuzen.
Aurtengo gure zorionarekin batera, gure San Nikolas eliza maitearen aurrean egindako argazkia doakizue, berau gure abesbatzaren eta Algortako bizitza eta historia anitzen sehaska izanik.
Urte ona izan da Biotz Alai abesbatzarako eta bukatzeko cd berria aurkeztu nahi dugu, 1976. urtean grabatu ziren abestiak eta grabaketa honetarako erantsi direnak jasotzen dituena. Disko honen historia gehienok ondo asko ezagutzen duzue, baina abesbatzak hori aldarrikatzen du bere grabaketan lagundu duten guztien omenez.
Bazkideen kontzertua, urtarrilaren 7an izango da, Getxo Antzokian eta arratsaldeko zortzietan. Oraingoan Biotz Alai abesbatzak egitarau osoa hartuko du eta abesbatzaren diskografia errepasatzeko baliatuko du.
Beti bezala, kontzertuaren ostean, Igeretxe Hotelean, anaitasun afari tradizionala egingo dugu.
Urte Berrirako guztian onena eta Gabon hauek bazter guztiak zoriontasun eta alaitasunaz bete ditzaten eta Olentzerok guztioi musika eta bakea helaraz diezazkizuen opa dizuegu.
ZUZENDARITZA BATZORDEA
Oharra: abesbatzaren bazkideek kontzerturako bi gonbidapen jaso ahal izango dituzte abesbatzaren lokaletan, abenduaren 30etik urtarrilaren 4a bitartean.
Bazkideen afarirako gonbidapenak aipatutako lokal horietan jaso daitezke abenduaren 20tik aurrera, eta bakoitzak 36 euroko salneurria izango du
Biotz-Alai abesbatzak bere CD berria aurkeztu zuen
Ekitaldiaren burutzat Bizkaiko Diputatu Nagusia den José Luis Bilbao jauna eta Getxoko alkatea den Iñaki Zarraoa jauna izan ziren. Hauek Agur Jaunak abestiarekin hartu zituzten, eta jarraian, Nekane Ardanzak, ekitaldia aurkeztu zuenak, abesbatzaren presidenteari, Txema Batarrita jaunari alegia, hitza eman zion. Honek Parisen 1976. urtean egin zuten grabazio honen hainbat anekdota adierazi zituen, horretan parte hartu zuten eta egun horiek gogoratzen zituzten batzuk hunkitu zituztenak. Jarraian, single zaharraren abesti bat entzun zuten, biniloan eta gero baita cd berriaren abesti bat ere.
Diputatu Nagusiak Biotz Alai abesbatzaren lana, disko honen bidez egin duen ekarpena eta urte haietako kultura eta politika normalizatzeko bere historiala goretsi zituen.
Bukatzeko, Biotz Alai abesbatzak, Javier Oyarzabalek zuzenduta, cd honen barrua jasota dauden abesti berrietako bi interpretatu zituen.
Ekitaldi honetara, Getxoko hainbat zinegotzi, Anton Aurre, Bizkaiko Batzar Nagusien ohorezko presidentea, Pablo Díaz Guardamino, Ondarreta Abesbatzaren presidentea, Pablo Velez, Sestaoko Orfeoiaren ohorezko presidentea, Patxi Garcia, Ricardo Ansotegui, abesbatzaren hainbat kide ohi, Pablo eta Iñaki Laka anaiak, Julio Solaun, Santos Ariño, Unai Bilabo, Javi Herranz adibidez, Jesus Mari Mayor eta Ander Madariaga txistulariak, Txaro Ruiz,Belén Gerricabeitia eta abesbatzaren lagunen abar luzea, besteak beste, bertaratu ziren.
Diskoa musikaren merkatuan salgai dago 12 eurotan eta Disconor enpresak banatuko du.
"Abertzaleen Euskadi Abestaldi" CDaren aurkezpena
CDaren aurkezpena Igeretxe hotelaren aretoan egingo da eta bertan izango dira agintari batzuk, ordezkari politikoak, abesbatzako abeslari ohiak eta Biotz Alai abesbatzaren hurbileko pertsonak.
Disconor-ek banatuko du CDa, eta abenduaren 15etik aurrera egongo da salgai; beraz, 2005eko Olentzero egunerako opari ederra izan daiteke
El Correo digital-en agertutakoa
ARACELI FERNÁNDEZ/GETXO

| CLANDESTINOS.
Miembros del coro muestran los discos. / P.
URRESTI
|
Las canciones vieron la luz, sin que las carátulas de los dos 'singles' que las contienen rindieran homenaje a músicos y cantantes. Se editaron 2.000 ejemplares, que se distribuyeron en la clandestinidad, y esos sones pusieron el fondo musical a un período transitorio e inestable. Ahora, el coro quiere reivindicar la autoría de esa grabación, para lo que se ha propuesto grabar de nuevo las piezas, 'a capella', en formato CD y ampliando el repertorio con alguna otra canción.
A la venta en octubre
Txema Batarrita, presidente del Biotz Alai apunta que los discos se grabaron en un fin de semana de 1976. De los que entonces pusieron sus voces para este proyecto, en el coro apenas quedan ocho personas. Sin embargo, todos están contagiados de la misma ilusión, y de ese deseo de sacar a la luz esa parte de la historia del Biotz Alai que se encontraba en la penumbra
La nueva producción se grabará en septiembre y saldrá al mercado un mes después. El costo del proyecto ronda los 6.000 euros, de los que la mitad serán asumidos por el Ayuntamiento de Getxo. También el Gobierno vasco ha prometido prestar apoyo económico, y el coro está dispuesto a asumir el gasto que suponga el proyecto.
Biotz Alai abesbatzak Sta. Zezilia ospatzen du
Abesbatza 26an bilduko da senidetasuneko bazkari batean eta 13.30etatik aurrera Algortako kaleak zeharkatuko ditu bere “kantak” zabalduz jaia ospatzearren.
Biotz Alai abesbatzaren hurrengo kontzertua
RIA NERVION sailaren disko berri bat
Biotz-Alai koruaren intentsitate handiko jarduera
Kontzertu hauek kontsultatu ditzakezu "kontzertuak" atalean. Gure koroa Mallorcatik bira bat prestatzen ari da, eta Mallorcako Andratx eta Palman kontzertu bana eskainiko du. Lagun batzuekin bidaiatuko gara, 100 pertsona gutxi gorabehera izanik. Bidaia honetaz interesatuta bazaude, informazioa jaso koroaren lokalan.













